#Zirkoa 17 de julio de 2021

Para leer este artículo en castellano pinchad aquí.

Eus

Alai Txoko parkean emango diogu hasiera Girabira 2021 tourrari, zirkua gaitzat hartuta. Ekitaldiak bi zati bereizi izango ditu. Alde batetik, tailerrak egongo dira eta, bestetik,
ikuskizunak.

Girabira 2021eko zirku tailerrak (18:00)

Aurten tailerrak egingo dira berriz ere, neurri sanitarioen arabera egokitutako formatu batean. Horrela, bi magia-tailer eskainiko dira, bat 6-10 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta, eta bestea 11 urtetik gorakoentzat. Bi kasuetan, aldez aurretik eman behar da izena. Plazak mugatuak dira eta, ondorioz,
plaza lortu dutenei emailez abisatuko zaie.

Lekuak agortuta !

‘indartsuak’ eta ‘ibon magoa’ (19:30)

Prest al zaudete magia-trukoak eta akrobaziak ikusteko?


Zirkuaren unibertsoarekin lotutako bi emanaldi ikusiko ditugu. Emanaldi nagusia Circo Chosco konpainia euskal-galegoaren «Indartsuak» izango da eta, horren aurretik, Ibon del Olmo mago bizkaitarrak ikuskizun bat eskainiko du.

Aurten ere, Girabiraren formatua egokitu behar izan dugu, baina bere horretan mantendu dugu osagai nagusia, hau da, parkea.


Zirkuaren emanaldiak Alai Txoko parkean egingo dira, hesitutako eremu batean. Sartzeko eta irteteko eremu bereziak egongo dira, edukiera kontrolatuko da, gel hidroalkoholikoa egongo da, segurtasun-distantzia errespetatu eta maskara jantzi beharko da, eta ikusleek aldez aurretik esleitutako eserlekuak izango dituzte.

Aurreko edizioan bezala, horrelako jarduerak zuzendu ohi dituzten langileei beste batzuk gehituko zaizkie, jarduerak neurri horiek hartuta aurrera eramateko.

Tamalez, beste baterako gorde beharko ditugu piknikeko oihalak eta hamakak, baina,gutxienez, parkeez gozatzen eta oinen azpian belarra sentitzen jarraituko dugu.

IBON DEL OLMO ‘ MAGIA DANONTZAT’ 19:30

Ibon del Olmo gaztea itzal handia lortzen ari da magiaren munduan, eta bere lekua
aurkitzen ari da horrenbeste profesionalen artean. Gertuko magian espezializatua dago
durangar gazte hau, eta beti lortzen du publikoa zur eta lur uztea. Ilusioa eta bozkarioa
dira bere jolas guztien osagarri perfektua.

CIRCO CHOSCO ‘INDARTSUAK’ 20:15

Atleta bikote honen ikuskizuna umorez eta absurduz dago osatua, eta bi artistek
konplizitate handiz ezinezkoak diruditen trukoak egingo dituzte publikoaren aurrean.
Arriskua, hondamena, sorpresa eta surrealismoa bikain uztartuko dira teknika ezin
hobez egindako jauziekin, aireko akrobaziekin, malabarismo bihurriekin eta suarekin.
Beti clown formatuan jarduten du Circo Choscok, eta beren ikuskizun harrigarriak
egiteko mozorro ugari baliatzen dituzte: superakrobatak, mago handiak edo
matematikoki perfektuak diren malabaristak.

Compañía Circo Chosco

Ariñe Azkuek eta Óscar Páezek Iruñeko Oreka zirku-eskolan ezagutu zuten elkar, eta hiru urte eman zituzten bertan ikasten. Horrela sortu zen Circo Chosco. Eskola horretan,zirkuko teknika ugari ikasi zituzten, hala nola malabarismoa, oreka-jokoak, aireko akrobaziak, clowna, antzezpena, sorkuntza… Eskolako urte horien ondoren, nork bere bidea egin zuen, harik eta Walter Velázquez aktore, clown, irakasle eta zuzendariak Chosco! ikuskizuna zuzentzeko laguntza apur bat eman zien arte.


Ariñe Azkuek zenbait ikastaro egin zituen Espainian, Italian eta Argentinan, aireko teknikak, dantza, akrobaziak eta clown-estiloa lantzeko. Kaleko antzerki-jaialdi batzuetan eta zirkuko zenbait galatan parte hartu zuen, Zirko Oreka, Zirika Zirkus eta Panpinpox konpainietan lan egin zuen, besteak beste, eta aireko tekniken irakaslea izan
zen Oreka eskolan, hau da, ikasi zuen eskolan bertan.


Óscar Páezek, bestalde, ikastaro batzuk egin zituen Espainian eta Argentinan, zenbait gai lantzeko: clown-estiloa, akroporteak, dantza edo malabarismoak, besteak beste. Zenbait zirku-konpainiatan aritu da (besteak beste, La Banda eta Zirko Oreka) eta, horrez gain, kaleko antzerki-jaialdi eta zirkuko gala batzuetan parte hartu du. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da, eta akrobazia- eta malabarismo-irakaslea izan da Iruñean, unibertsitate publikoan.Chosco!-n debuta egin eta gero, elkarrekin egiten duten bigarren ikuskizuna da Indartsuak / Forzu2, eta zenbait konpainiatan ere parte hartzen dute, hala nola Cair eta Pistacatro konpainietan.


Cast

El tour 2021 de Girabira comenzará por el parque de Alai Txoko con la temática del circo. El evento tendrá dos partes diferenciadas. Por un lado los talleres y por otro las actuaciones.

Talleres girabira zirko 2021 ( 18:00 )

Este año se retomarán los talleres en un formato adaptado a las medidas sanitarias. Así, se ofrecerán dos talleres de magia, uno dirigido a niñ@s de 6 a 10 años acompañados por un adulto y otro dirigido a personas a partir de 11 años.

En los dos casos, es necesaria la preinscripción. Ya que las plazas son limitadas se confirmará la plaza mediante correo electrónico.

Plazas agotadas !

‘ indartsuak ‘ e ‘ ibon magoa ‘ ( 19:30 )

¿ Preparados para ver trucos de magia y acrobacias ?

Podremos disfrutar de dos actuaciones ligadas al universo del circo. El plato fuerte es la actuación de la compañía vasco-gallega Circo Chosco con su espectáculo “Indartsuak”, precedida por una actuación del mago bizkaitarra Ibon del Olmo.

El formato de Girabira para este 2021 se ha vuelto a adaptar pero manteniendo el ingrediente principal del parque.

De esta manera, las actuaciones de circo se celebrarán en el parque de Alai Txoko en una zona acotada con vallas, con entradas y salidas del público diferenciadas, control de aforo, gel hidroalcohólico, respeto de distancia de seguridad, uso correspondiente de la mascarilla y asientos preasignados para el público.

Como en la pasada edición, un refuerzo en el personal que suele dirigir estas actividades trabajará para llevar adelante las actividades con estas medidas.

Inevitablemente, las mantas de picnic y las hamacas tendrán que volver a esperar pero, al menos, seguiremos disfrutando de los parques y pisando la hierba.

IBON DEL OLMO ‘ MAGIA DANONTZAT’ 19:30

Ibon del Olmo es una joven promesa en el mundo de la magia y ha conseguido hacerse un hueco entre tantos profesionales. Especializado en magia de cerca, este durangués consigue siempre sorprender a su público. La ilusión y la alegría son el complemento perfecto en todos sus juegos.

CIRCO CHOSCO ‘INDARTSUAK’ 20:15

El humor y el absurdo son los hilos que tejen la trama de un espectáculo de un dúo de atletas, cómplices que se compenetran realizando trucos imposibles delante del público. Riesgo, desastre, sorpresa y surrealismo se cruzan con la impecable técnica en forma de portés, acrobacias aéreas, malabares imposibles y fuego. Siempre en formato de clown, Circo Chosco realiza sus impresionantes números escondiéndose bajo la apariencia de superacróbatas, de grandes magos o de malabaristas matemáticamente perfectos.

Compañía Circo Chosco


Circo Chosco se crea al conocerse Ariñe Azkue y Óscar Páez en la escuela de circo Oreka (Pamplona), en la que se formaron durante tres años. Allí aprendieron diferentes técnicas de circo así como malabares, equilibrios, aéreos, clown, interpretación, creación… Después tomaron diferentes caminos hasta que el actor, clown, docente y director Walter Velázquez les echó una mano en la dirección del espectáculo Chosco!

Ariñe Azkue realizó varios cursos de técnicas aéreas, danza, acrobacia y clown en la Península, en Italia y en Argentina. Actuó en diferentes festivales de teatro de calle y diversas galas de circo, trabajó con compañías como Zirko Oreka, Zirika Zirkus, Panpinpox… y fue profesora de técnicas aéreas en la misma escuela Oreka en la que estudió.

Óscar Páez, por su parte, realizó diferentes cursos de clown, acroportés, danza, malabar en diferentes lugares de la Península y Argentina. Ha formado parte de diferentes compañías de circo, como La Banda y Zirko Oreka, además de actuar en diferentes festivales de teatro de calle y galas circenses. Licenciado en Ciencias de la Actividad Física y del Deporte, ha sido profesor de Acrobacia y malabar en la Universidad Pública de Pamplona.Después de debutar con Chosco!, Circo Chosco han creado su segundo espectáculo juntos, Indartsuak / Forzu2, y participan también en compañías como Cair y Pistacatro.

parque de alai txoko

MUSIKA, PARKEAK, EKIN, BAINA ZAINDU !

MÚSICA, PARQUES, ACCIÓN, ¡ PERO CUÍDATE !

Osasun neurriak / Medidas sanitarias

GB2020_SEGURIDAD

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s